Emakumeei merezi duten tokia emateko eszena-tailerra

uriola.eus 2015ko urt. 15a, 10:14

Historian emakumeek izandako rola agerian uzteko 'Historikas' eszena-tailerra antolatu dute Bilbao Eszenan emakumeentzat. Martxorako, Antzerkiaren Nazioarteko Egunerako, pieza eszeniko laburrak prestatu eta antzeztea dute xede.

Egun ikusten dugun mundua egiten lagundu zuten emakumeei ez zaie merezi izan duten garrantzia eman; hau da, emakume zientzialariak, idazleak, margolariak  abenturazalak ea abar ahaztuta geratu dira historiaren iturrietan. Historia egin zuten hainbat emakume dira, eskoletako testu-liburuetan agertzen ez direnak.

Bizirik dauden emakumeekin egingo da tailerra atzendutako emakumeak gogorazteko. Pieza eszeniko laburrak prestatu eta antzeztuko dira, dagoeneko gure artean ez diren emakumeak errebindikatuta merezi duten tokian jartzeko.

Tailerra doakoa da. 12 saio izango ditu. Lehen 4 saioetan lan egiteko emakume historiko bat aukeratuko da. Emakume hori buruzko azterlan bat burutuko dute eta testu edo dramaturgia bat prestatuko dute. Hurrengo 4  saioetan emakume biziaren eta historikoaren sinbiosi bat garatuko da eszenaren ikusmoldetik. Azken  4 saioak 5 eta 15 munutu bitarteko pieza bat egiteko izango da, eszenara eramango duten 5 eta 15 minutu bitarteko pieza bat prestatzeko.

Behin tailerara amaituta gogorarazitako emakume historiko guztien antzezpena egingo da eta artxiboan gordeko dira. Hori Bilbao Eszenan izango da martxoaren 27an.

 

'Historikas' tailerra

Otsailaren 1Oetik martxoaren 26ra (astearte eta ostegun guztietan) 18:00etatik 20:00etara.

Antzerkiaren Nazioarteko Egunean, martxoaren 27an antzeztuko da Bilbao Eszenan, 19:30ean.

Proiektuan interesatu dauden adin guztietako emakumeek parte har dezakete tailerrean.

Izen-ematea: doan da. Bilbao Eszena (Juan de Gardeazabal 3 – Santutxu)

bilbaoeszena@ayto.bilbao.net 94 4334995