"Egun, kapitalismo basatiak sortutako krisi ekonomikoak eraginda", jendarteak, eta batez ere gazteek, geroz eta "bizitza prekarioagoa eramatera" bultzatuta ikusten du bere burua. "Askatasun pertsonal ugari murriztuten dira" baliabide faltagatik, haien artean emanzipaziorako aukera.
Hala ere, badago jendea egungo egoera hori onartzeko prest ez dagoena eta beste bide bat aukeratzen duena, "legalitatetik kanpo baina zilegitasun osoz". "Gizontxo argal batek zioenez lege bat bidegabea bada zuzenena berau desobeditzea litzateke".
Santutxu auzoan, bide alternatiboa hartu dute bi gaztek eta gurasoen etxea utzi dute hutsik zegoen lokal bat okupatu eta bertan bizitzeko.
Bihar, larunbata, prentsaurrea
Bi gazteek ez dute zehaztapen gehiago eman nahi izan. Bihar, urtarrilak 24, 18:00etan prentsaurrea deitu dute Karmelo kalean -Artsuaga kale partikularraren parean- eta bertan emango dute okupazioaren gaineko datu gehiago.