Iturribide eta Zabalbide lotuko dituen igogailu inklinatua maiatzerako egongo da amaituta

uriola.eus 2015ko mar. 30a, 08:00

Laster beste igogailu bat izango dugu Bilbon, igogailu inklinatua, eta Iturribide 91 zenbakiaren eta Zabalbide 45aren arteko malda gaindituko du. Zazpi Kaleak eta Santutxu auzoak lotuko ditu euren artean eta metroarekin.

Obra honen aurrekontua 776.000 eurokoa izan da eta Bilboko Udalaren agintaldi honetako Elementu Mekanikoen Plan Bereziaren barruan sartzen da. Planaren barruan, igogailu honetaz gain, beste bost ere badaude: horietako bi, une honetan egiten ari direnak, 8. Barrutian daude: lehenengoa, Basurtun, Basurtubekoa kalearen eta Bentazarrako pasabidearen artekoa; bigarrena, Zorrotza auzoan, San Miguel auzoaren eta Bidegain eta Ikastalde etxaldearen artean A-8 autopistaren gaineko pasabidearen ondoan jarriko da; laugarren igogailua Otxarkoagan dago eta martxan dago jadanik. Horiez gain, Funikularreko plazako igogailua, Artxandako Funikularreko atarian, erabat berritu dute.

Sei igogailu horiek egitea Elementu Mekanikoen Plan Bereziaren barruan dago. Plan horrek 2.770.000 euroko aurrekontua du eta helburua da Bilboko auzoetako irisgarritasuna hobetzea eta auzoak eta erdigunea eta garraio publiko nagusiak lotzea.

Dagoeneko 18 igogailu eginda, arrapalak mekanikoak sei gunetan eta 12 eskailera mekaniko daude, herritarren bizi-kalitatea hobetzen laguntzen dutenak. Izan ere, Bilboko Udaleko Obra eta Zerbitzuen Sailaren laneko planifikazioan irisgarritasuna lehentasunezko zeharkako lerroa da.

Elementu mekanikoak irisgarritasuna hobetzeko

Alderdi teknikotik bideragarria denean, Bilboko Udalak igogailuak aukeratzen ditu pertsona guztien irisgarritasuna, horien egoera edozein izanda ere, bermatzen duelako. Elementu mekanikoen Plan Berezia garatzeko, Obra eta Zerbitzuen Sailak irisgarritasunari buruzko plataformaren aholkularitza, beren-beregi horretarako eratu baitzen, eta talderik garrantzitsuenena ere izan du. Helburua da Bilboko Udalaren ardurapeko espazio, ekipamendu publiko, produktu eta zerbitzu guztiak herritar guztien eskura egon daitezen moldatzen joatea apurka-apurka.

Une honetan, Bilbon 20 gunetan daude elementu mekanikoak; horietako 12 Udalak egin ditu. Hauek dira:

1.Igogailu bertikala: Ingurubide errepidea – Betolatza

2.Igogailu bertikala: Errekalde-Ingurubide errepidea 

3.Igogailu bertikala: Errekalde plaza

4.Igogailu inklinatua: Prim kalea

5.Igogailu bertikala: Iturribide kale partikularra

6.Igogailu inklinatua: Zurbaranbarri

7.Igogailu bertikala: Tutulu kalea

8.Igogailu bertikala: Trauko zeharkalea

9.Igogailu inklinatua eta arrapala mekanikoak: Otxarkoaga

10.Eskailera mekanikoak: Fagoaga Tenorearen kalea

11.Eskailera mekanikoak: Solokoetxe

12.Eskailera mekanikoak: Trauko zeharkalea

13.Arrapala mekanikoak: Uribarri kalea