Irrati antzerki ikastaroa apirilaren 22tik maiatzaren 27ra Bilbao Arten

uriola.eus 2015ko mar. 31a, 08:00

Bilbao Eszenak irrati-antzerki ikastaro intentsiborako izena emateko epea zabaldu du. Kurtsoa euskaraz izango da, eta antzezleei, esatariei, musikariei, teknikariei eta gidoilariei zuzenduta egongo da.

Prestakuntza Maisha MC konposatzaile eta DJ-ak eta Galder Perez antzezle, zuzendari eta gidoilariak emango dute, baina horrez gain, saioetan hainbat diziplinatan adituak diren lau gonbidaturen laguntza izango dute, Ixiar Garcia ( diziplina anitzeko artista), Oihana Bartra (bertsolaria), Rufoh Beatbox (Euskadiko beatbox txapelduna) eta Kike Amonarriz (soziolinguista, umoregilea eta telebistako aurkezlea).

Kurtsoan landuko diren alderdien artean, ahotsa, soinua, gidoia, soinu giroa eta efektu bereziak, bat-batekotasuna, umorea, eta irratiko generoak egongo dira. Horrela, irrati bidez antzezteko testuen idazketa, dramatizazioa edo lokuzioa bezalakao gaietan sakonduko da. Halaber, irrati-antzerki pieza baten sorkuntzan soinuek eta musikak betetzen duten leku garrantzitsua aztertuko da.

Bilbao Arten izango da ikastaroa apirilaren 22tik maiatzaren 27ra bitarteko asteazkenetan; 18:00etatik 21:00etara. Parte hartzaileek 70 € ordaindu beharko dituzte BBK-ko 2095 0000 70 9103906098 kontu zenbakian. Dirua sartzean izen abizenak eta ikastaroaren izena jartzea ezinbestekoa da. 

http://2gunbros.tumblr.com/  Blog honetan plazaratuko dira ikastaroan sortutako audioak eta lanak.