Udaberriko abesbatzen kontzertua bihar

uriola.eus 2015ko api. 24a, 14:00

Bihar larunbatata, apirilak 25, arratsaldeko 20:00etan, Txurdinagako Birjinetxe elizan, Bizkaiko Abesbatzen Elkarteak antolatutako Udaberriko abesbatzen kontzertua ospatuko da. Mañariako Kirikiño Abesbatza, Urduñako Koral Elkartea eta Garaizarko Matsorriak abesbatzek hartuko dute parte, eliza-musikaz eta euskal eta nazioarteko folkloreaz osatuko errepertorioa eskainiz.

Astelehenean, ustekabean, hil zenJose Luis Etxebarriari, Txeluri, eskaini nahi diote hiru abesbatzek kontzertu hau. Txelu, Garaizarko Matsorriak abesbatzaren sortzailea eta lehen zuzendaria izan zen eta bere bizitza osoa musika eta dantzari eskaini zion.

Antolatzaileek bertara gerturatzeko deia luzatu diete herritarrei.