Santutxu Pintxotan 2015

uriola.eus 2015ko api. 30a, 09:35

Argazkia: www.santutxupintxotan.com

Ostalaritzako profesionalen arteko norgehiagoka honen helburua hirukoitza da: “Merkataritza dinamizatzea, auzoko gastronomia sustatzea eta Santutxuko aisia eskaintza zabalaren berri ematea, oraindik orain ezagutzen ez duenari”.

50 bat taberna lehiatuko dira aurten bi kategorietan. Lehenean, epaimahai herritarrak erabakiko du zein den pintxo ‘onena’, ‘originalena’ eta ‘barra jatorrena’ duena. Bigarrenean, kategoria nagusian, punta-puntako sukaldariek osatutako epaimahaiak, lehenik, 10 pintxo hautatuko ditu maiatzaren 17ko Hotel Gran Bilbaon jokatuko den finalerako eta, ondoren, finalean, iaz Baztertxu tabernak irabazi zuen sari nagusia aurten nork eskuratuko duen erabakiko du.

Bihar, maiatzak 1, hasiko da Santutxu Pintxotan txapelketaren bigarren edizioa. Taberna partaideek 1,40 euroan eskani beharko dute lehiaketara aurkeztuko duten pintxoa maiatzaren 17 bitartean.

www.santutxupintxotan.com