Udaberriko bertso-saioak 2015

uriola.eus 2015ko mai. 22a, 13:00

Maiatzaren 9an Udaberriko Bertso-Saioei hasiera eman zitzaien. Ekimenak aurrera jarraitzen du eta larunbatean, hilak 23, 13:00ean, Maialen Lujanbio, Andoni Egaña, Igor Elortza eta Julio Soto Santutxuko Karmelo plazako oholtzara igoko dira. 

Udaberriko Bertso-Saioak Santutxuko Bertso-Eskolak eta Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailak elkarrekin antolatzen duten bertsolaritzaren inguruko ohiko programak bere XXXI. edizioa zabaldu zuen maiatzaren 9an, Santutxuko Karmelo plazan. 

Ondoren, maiatzaren 15ean, 'Bertso-poteoaren' edizio berria egin zen Santutxu auzoko hainbat aisia gunetatik (El Rincon, Txikia, Kaiku eta Kiski’s tabernak). Bertso-poteoan OnintzaEnbeita, Jone Uria eta Arkaitz Estiballes hirukote bizkaitarra aritu ziren.

Oraingoan, larunbatean, maiatzaren 23an, Euskal Herriko txapeldun izandako Maialen Lujanbio eta Andoni Egaña, Julio Soto egungo Nafarroako txapeldunarekin eta Igor Elortza Durangoko bertsolariarekin arituko dira.

Aurtengo edizioan, eta Bilboko eta Bartzelonako Udalen arteko kultur lankidetzarako hitzarmenari esker, Udaberriko Bertso-Saioak ekimenaren edizio honetan glosa katalanak leku garrantzitsua beteko du, ahozko inprobisazioaren zaleen aurrean aurkezteko. Horrela, Karmelo plazako hirugarren hitzorduak, maiatzaren 30ekoak, inoiz ikusi gabeko final handia proposatuko die ikus-entzuleei, glosadoreen eta bertsolarien artean. 'Glosadors vs Bertsolariak final handi' horretan, Mireia Mena eta Ferriol Macip katalanak eta Oihana Bartra eta Aitor Sarriegi euskaldunak arituko dira. Gai jartzailea Ainhoa Aranburu izango da, eta Pau Vinyoles eta Ismael Moll musikariak ere arituko dira.

Beste alde batetik, Begoñako Udaltegian (Txurdinagako kiroldegiaren ondoan) eta Bartzelonako Udalarekin sinatutako hitzarmenari esker, baita ere, Roser Texidó eta Jaume Fargas zuzendariek egindako Glosadors filma eskainiko dute maiatzaren 28an, jatorrizko bertsioan, euskarazko azpi-tituluekin ekimen honetarako. Egileek aurkeztuko dute. Dokumentalak, Kataluniako herrialdeetako ahozko tradizio horren jatorria, historia, egungo egoera eta dibertsifikazioa aztertzen ditu.

LARUNBATA, MAIATZAK 23

13:00 - Karmelo Plaza

Maialen Lujanbio

Andoni Egaña

Igor Elortza

Julio Soto

OSTEGUNA, MAIATZAK 28 

Glosadors glosa katalanaren jatorriari eta egungo egoerari buruzko dokumentala. Roser Texidó eta Jaume Fargas zuzendariek Bilboko ikus-entzuleen aurrean aurkeztuko dute euren lana.

19:30 - Begoñako udaltegia.

Sarrera librea aretoko leku guztiak bete arte.

LARUNBATA, MAIATZAK 30

Glosadors vs Bertsolariak final handia

13:00 - Karmelo Plaza

Oihana Bartra eta Aitor Sarriegi (bertsolariak)

Mireia Mena eta Ferriol Macip (glosadoreak)

Ainhoa Aranburu gai-jartzailearekin eta Pau Vinyoles eta Ismael Moll musikarien laguntzarekin.

 

+ INFO: www.kulturabarrutik.net