Nafarroa hegoaldean ekoitzitako sei kontserba lote eskainiko ditu Errigorak, "auzolanean, ingurumenari eta elikagaien sektoreko langileei begirunea galdu gabe eta euskaraz kontsumitzeko aukera luzatuz".
Bertako produktuak "eguneroko kontsumo ohituretara ekartzeko proposamena" da #ESKUTIKeskura, "kontsumo arduratsuago batera salto egitekoa". Urtean behin oliba olioa (otsailean) eta kontserba loteak (maiatzean) eskatzeko aukera eskaintzen du, kontsumitzaileei despentsak "urte guztirako betetzeko" gonbitea luzatuz. Gainera, auzolanari esker, produktuok ekoizleen etxean duten prezio berean eskaintzen dira kontsumitzaileen herrian bertan.
Santutxun
Besteak beste, Santutxun izango da eskaerak egiteko aukera, auzoan zabalduko diren eskuorriak betez ala Errigoraren webgunean.
Produktuak jasotzeko, Santutxuren kasuan, hauxe izango da egutegi eta ordutegia:
Lekua: Garoa Txokoa
Jasotze eguna: ekainak 8
Ordutegia: arratsaldeko 15:30etik 20:30era