Musutxu taberna Santutxu Pintxotan lehiaketako garaile

uriola.eus 2015ko mai. 18a, 09:59

Argazkia: Santutxu Pintxotan

Santutxuko tabernen arteko bigarren pintxo txapelketako pintxorik onenaren saria Musutxu tabernak eskuratu du.

Lehian parte hartu duten 44 tabernek aurkeztutako 10 pintxorik onenen artean jokatu zen atzo final handia. Goi mailako sukaldariek osatutako epaimahaiak Musutxu tabernaren 'Hysteria' izenekoa izendatu du txapeldun. Txerri-ukondoa, ahuntz gazta eta Granny Smith motako sagarrarekin Jorge Zamakona sukaldariak sortutako pintxoa da.

Publikoaren pintxo gogokoena IRV tabernarena izan da eta pintxo originalena Santutxu tabernarena. Azkenik, taberna jatorren saria Pintxamek eskuratu du.

Izan zen sari gehiago ere, auzotar batek urdaiazpiko bat irabazi zuen lehiaketako lehen astean, sei egunetan, lehiara aurkeztutako 44 pintxo jateagatik.

Santutxu Pintxotan 2015eko finala, atzo -igandea- ospatu zen Hotel Gran Bilbaon. Bertan jaso zituzten irabazleek sariak eta ikusleen txaloak.

 

www.santutxupintxotan.com 

[2015/04/30] Santutxu Pintxotan 2015