Santutxuko Ánima eskolak Buero saria eskuratu du

uriola.eus 2015ko mai. 19a, 10:30

Argazkian Ánima eskolako lagunak

'Udako gau bateko ametsa' antzezlana saritu du Coca Colak antolatzen duen 'Buero' gazteen antzerki-sariketako epaimahaiak 12. edizioaren baitan.

Euskal Autonomia Erkidegoko 15 taldek -guztira, 196 gaztek- antzezlan bana aurkeztu dute aurtengo edizioan. Epaimahaiak, eskolaz kanpoko kategorian, Santutxuko Ánima eskolaren 'Udako gau bateko ametsa' antzezlana saritu du.

Beasaingo IES ikastetxearean 'Jojo, pailazo baten historia' pieza izan da, eskolen kategorian, garaile.

Buero saria eskuratu duten bi lanak estatu mailan lehiatuko dira gainerako sarituekin. Emilio Gutierrez Caba, Miguel del Arco, Emma Suarez, Silvia Marso eta Carlos Hipolitok osatutako epaimahaiak hautatuko ditu lau lan finalistak Madrilen uztaileko lehen astean.