Karmelo Ikastola eta Zuri Baltzakoek botatako pregoiarekin abiatuko dira Santutxuko jaiak

uriola.eus 2015ko uzt. 10a, 09:02

Larunbatarekin batera abiatuko dira Santutxuko jaiak. Aurtengo pregoilari auzoko bi beterano hautatu ditu jai batzordeak, Karmelo Ikastola eta Zuri Baltza xake elkartea. Bien artean irakurriko dute jaiei hasiera emango dien pregoia. 

Ez dago Ibizara joan beharrik ondo pasatzeko. Gozoagoa norberak egindako paella, telebistako sukaldariak egindakoa baino. Santutxuko jai batzordeak aurtengo jaietan parte hartzeko gonbita luzatu die auzotarrei eta bilbotarrei, baina adi, pasatu gabe: "Gora plazako ligoteo sanoa! Baina esku-luzeei bidea moztu. Do it yourself barik, geuk geurea. Eta ondo pasa!". 

 

Santutxuko jaiak 2015 - Egitaraua

Larunbata 11
Santutxuko txistulariak, trikitilariak, gaiteroak eta Sama Siku kalez kale
09:00 57. BAKAILAOA PIL-PILEAN TXAPELKETA
11. MARMITAKO TXAPELKETA
Basarraten
12:00 Irrintzi txapelketa
Basarraten
13:30 Lapikoen bilketa eta sari banaketa
Basarraten
17:00 Mus txapelketa
Basarraten
20:30 Pregoia eta txupina Karmelo Ikastola eta Txuri Baltza
Basarraten
21:00 Kontzertua: LOWE
Arsuagan
22:30 Berbena: FAN&GO
Basarraten

 

Igandea 12
11:00 Paella erraldoia prestatzen hasiko gara
Basarraten
12:00 ADISKIDEAK txaranga
Auzoan zehar
12:00 Umeentzako puzgarriak
Basarraten
12:30 Ardi-mozte erakustaldia
Basarraten
14:30 Paella erraldoiaren dastatzea
Basarraten
15:00 Bazkaria auzoko errepresaliatuen senide eta lagunekin
Basarraten
16:00 Mus txapelketa
Arsuagan
17:00 Ludoteka
Karmelo kalean
18:00 Nagusientzako berbena: JOKALDI
Basarraten
19:00 Kartzelari buruzko gogoeta musikatua
Burdin Hariak eta Plastikozko Goilarak (maitasun lubrikatuak)
Gaztediko lokalean
19:00 Sevillana erakustaldia Luna flamenca
Arsuagan
22:00 Kubatar jaia: HABANA 537 taldea + Mojito gozoak Sierra Maestra elkartearen esku
Basarraten

 

Astelehena 13

11:00 PASTA TXAPELKETA
Basarraten
11:00 Santutxu Futbol Klubaren entrenamendua
Arsuagan
14:30 Pasta plateren aurkezpena eta epaimahaia
Basarraten
16:30 3x3 Futbol txapelketa Santutxu Futbol Klub
Arsuagan
17:30 Nagusientzako Igel txapelketa
Karmelo kalean
18:00 Santutxu Hockey taldearekin entrenamendua
Nahi baduzu ekarri zure patinak
Briñas eskolan
18:00 Umeentzako tailerrak
Basarraten
19:00 Txokolatada
Basarraten
19:30 Ur zezena
Basarraten
19:30 Ping-pong eta igel txapelketa
Basarraten
19:30 Txakurren trebatze erakustaldia Indartsu Txakur-taldea
Arsuagan
20:00 Santutxuko txistulariak
Auzoan zehar

 

Asteartea 14
11:00 PAELLA eta SANGRIA txapelketa
Basarraten
11:30 Saskibaloia ume eta gazteentzat
Arsuagan
14:30 Paellen eta sangrien aurkezpena eta bazkaria
Basarraten
16:00 Marx Attacks antzerkia KALERKI antzerki taldea
Basarraten
16:30 3x3 Sasibaloi txapelketa
Arsuagan
18:00 Xake eskola Zuri-baltza Xake taldea
Karmelo plazan
18:00 Plastilinazko perretxiko tailerra Cantharellus Elkartea
Karmelo plazan
18:00 Umeentzako tailerrak Ximelgorri aisialdia
Karmelo plazan
18:00 Katu-eskulangintza Katuen Babeserako Elkartea
Karmelo plazan
18:30 Gazte kalejira KAIXUKADA taldearekin
Basarraten hasita
20:00 Gaztediko gaiteroak
Auzoan zehar
20:30 Musika maratoi-txapelketa: Ukan, The Rise, Unset, Lauzen,Hozten, Haxotx, Crazy Chaos, The Cryptids, Educados eta Nachoís Dick
Basarraten

 

Asteazkena 15
11:00 TORTILLA eta POSTRE txapelketaren hasiera
Basarraten
12:00 Umeen arteko ur guda - puxikak, pistolak... etorri prestatuta
Arsuagan
14:30 Tortillen eta postreen dastatzea eta bazkaria
Basarraten
17:30 Futbol-kukurutxo umeak
Arsuagan
18:00 10. Eskupilota txapelketa kanporaketak
Karmelo ikastolan
18:00 Futbolin txapelketa
Arsuagan
18:30 Skratx antzerki familiarra Amestu produkzioa
Karmelo plazan
19:30 Ur zezenaren entzierroa
Karmelotik Basarratera
20:00 Santutxuko txistulariak
Auzoan zehar
20:00 Zinema eta palomita kritikoak: Black Mirrori
Gaztediren lokalean
20:00 Futbol-kukurutxo
Arsuagan
22:00 Kantaldia: MIKEL URAKEN
Basarraten

 

Osteguna 16
Gazte mugimenduaren kartel historikoen erakusketa
08:00 Santutxuko txistularien diana
Auzoan zehar
08:00 Txerri-burruntziaren prestatzea
Arsuagan
10:30 Lore eskaintza Karmengo Amari Arsuagako ostalariek
Karmelo elizan
14:30 Gazte bazkaria
Basarraten
16:00 Kantaldia: KOXKA
Basarraten
16:00 2. Eskalada txapelketa
Txurdiko tuneletan
18:00 Burruntzian erretako okelaren banaketa
Arsuagan
19:00 Gaztedi Dantzari Taldea
Karmelo plazan
20:00 PlayBack txapelketa
Basarraten
21:00 Nagusientzako berbena: AMIGOS DEL SWING
Arsuagan
22:00 Kontzertua: EINBIGU eta KOLPATU Kortatu gogoan
Basarraten
24:00 Kulero eta galtzontzilo lasterketa
Basarraten

 

Ostirala 17
Gosari eta argazki gaupaseroa
12:00 Ziba txapelketa
Arsuagan
13:00 Igel txapelketa umeentzat
Karmelo kalean
17:00 8. Emakumeen arteko futbito txapelketa
Briñas eskolan
18:00 10. Eskupilota txapelketa FINALA
Karmelo ikastolan
18:00 Txapela eta alpargata jaurtiketa txapelketa
Arsuagan
18:30 Umeentzako puzgarriak
Aranbarri plazan
20:00 Garagardo regatak eta saltxitxa banaketa
Arsuagan
22:30 Kontzertuak: ESTRICALLA eta LAS TEA PARTY
Basarraten


Larunbata 18
Santutxuko Jaiak hockey txapelketa pista berrian egun guztian zehar
09:00 8. SUKALKI txapelketaren hasiera
Arsuagan
12:00 Gaztediko gaiteroak
Auzoan zehar
13:30 Sukalkiaren lapiko bilketa eta epaimahaia
Arsuagan
19:00 Futbol7 txapelketa FINALA
Berriotxoan
19:30 Ur zezena
Basarraten
20:00 DJíLa Zona
Arsuagan
22:30 Kontzertua: BUUZBU + maratoiaren irabazlea
Basarraten
Bideoklip lehiaketaren erakustaldia Atsedenaldian
Basarraten

 

Igandea 19
09:30 Auto klasikoen 3. kontzentrazioa
Auzoan zehar
12:00 ARDOA BARRURA txaranga
Auzoan zehar
12:00 Umeentzako puzgarriak
Basarraten
13:00 Umeentzako tailerrak
Arsuagan
13:00 Inaxio Perurena harrijasotzaile gaztea
Basarraten
18:00 Nagusientzako berbena: PALMERAS ORKESTRA
Basarraten
20:30 Free-parrila nork berea ekar dezala
Basarraten
22:00 Azken traka eta jaien amaiera
Basarraten
Hurrengo urtera arte, Sangutxu!

 

 

www.facebook.com/sangutxu.santutxukojaiak

@Sangutxu 

#SantutxukoJaiak2015

asapala.org/mahatsorriak/sangutxu