Aurten ramadana ekainaren 18an hasi zen eta datorren barikuan bukatuko da, uztailaren 17an. Aldi horretan, mundu osoko musulmanek baraua egiten dute egunero, egunsentia baino lehenagotik ilunabarrera arte; lehen jatordua gaueko otoitza gerturatzen denean egiten dute.
Hasieraz gain, ramadanak beste egun garrantzitsu bi dauzka: Laylat al-Qadr eta Aid el Fitr, baraua amaitzen den eguna. Laylat al-Qadr dekretuaren gauak Muhammad profetak Koranaren lehen errebelazioa jaso zuen gaua oroitzen du.