Gaur amaitzen da ‘Agorrilean cinema zure auzoan’ progama, Santutxun

uriola.eus 2015ko abu. 21a, 10:37

Bilboko Udalak, dagoeneko ohikoak diren udan aire libreko zineaz gozatzeko saioak berreskuratuko ditu agorril (abuztu) honetan. Kultura Sailaren ‘Agorrilean zinema zure auzoan’ programa gaur, abuztuaren 21ean amaituko da, Santutxuko Karmelo plazan, duela denbora gutxi hil den Aitor Mazori eskainitako proiekzio-omenaldiarekin.

Oraingo honetan, film luzeen zuzendari eta antzezle gisa egin zuen azken lana, ‘Bypass’ (2012), eskainiko da, Patxo Telleriarekin batera zuzendutako filma. Horren aurretik, Mazo aritu den estreinatutako azken film laburra eskainiko da, David Perez Sañudoren ‘Malas vibraciones’. Aire zabaleko saioa 21:30etan hasiko da.

Udal programa horren helburua auzoetako kultur eskaintza zabaltzea da, udako jarduera batekin, kaleaz familian gozatu ahal izateko. Gaur amaituko den programazioak, ‘Ocho apellidos vascos’ bezalako estatu mailako lan arrakastatsuak, eta ‘E.T.’ edo ‘Tiburon’ bezalako nazioarteko ekoizpen lan handiak jaso ditu.

[2015/07/29] Agorrilean zinema aire librean