Indartsu datoz aurtengo Solokoetxeko jaiak!

uriola.eus 2015ko ira. 4a, 11:00

Irailaren 11n, ostirala, emango diete hasiera Solokoetxeko jaiei eta asteburu osoan, irailaren 13ra arte, auzoa jai giroan murgilduko da adin guztietako lagunei zuzendutako egitaraua eskainiz. Bazkariak, musika, txosna, Las Felliniren ikuskizuna edota txapelketak egongo dira, besteak beste. 

Egitaraua

Irailak 11, ostirala

- 18:00. Txokolatea Zabalbiden (jarrita Hela tabernan). Solokotxonen harrera! Kalejira Solokotxonekin Zabalbidetik Zumarraga plazara; musikaz animatuta, gozokiak, serpentinak, konfetiaak eta puxikekin.

- 19:30. Jai Batzordeko txosnaren irekiera Zumarraga plazan.

- 20:00. Pregoiaren irakurketa Confinadoren eskutik. Ondoren, hasierako txupina!

- 20:30. Bubble Balls saskibaloi zelaian.

- 22:00. DJ sesion: Gobreak.

- 23:00. Akatz taldearen kontzertua.

- 00:30. DJ sesion: Gofreak.

Irailak 12, larunbata

- 11:30. Ximelgorri umeentzako tailerrak Fika plazan. Txupina!

- 12:00. Jai Batzordearen txosnaren irekiera Zumarraga plazan.

- 11:30. Kalean egindako patata tortila lehiaketa. Aurkezpena 13:30ean izango da Zumarraga plazan. Sari bakarra egongo da eta hau, jaietako karpan banatuko dute.

- 16:00. Umeen partxis txapelketa Zumarragan. Inskripzioak plazan bertan egin beharko dira 15 minutu lehenago.

- 16:00. 'Mus a Tres' txapelketa. Bikoteak Jai Batzordeko txosnan egingo dira.

- 19:00. Mozorro desfilea Ti-Ta; Talde saioa gazteentzat; eta Nagusitxu Animatu saria Zumarragan. Ondoren, Bat, Bi Hiru… festa! aurkeztua.

- 22:00. Las Fellini Zumarraga plazan.

- 13:30. Jaia eta umorea Disko Dantzarekin.

Irailak 13, igandea

- 11:00. Jai Batzordeko txosnaren irekiera; pintxo-potea eta txupina.

- 11:00. Solokoetxeko II. Artisau Azoka. Postuak Zumarraga plazaren inguruan egongo dira.

- 12:00. Moto Molto zirkuitua Fika kalean. Ekarri ekipamendua eta motorra. Inskripzioa 15 minutu lehenago izango da plazan bertan. Modalitateak, 3-5 urte eta 5-7 urte:

  • Lehen sailkatuak modalitate bakoitzetik, urrezko domina, gozoki boltsa eta champinga eskuratuko dute.
  • Bigarren sailkatuek, zilarrezko domina eta gozoki boltsa.
  • Hirugarren sailkatuek, brontzezko domina eta gozoki boltsa.

Eta gainontzeko partaideentzat… gozoki boltsa!

- 12:00. Nagusientzako Igel-Toka txapelketa Zamakona Etxea tabernan.

- 13:00. Bizi Nai Solokoetxeko dantza taldearen eskutik Jon Mirena Beaskoetxeari omenaldia. Gaztedi Dantza Plazetan ekitaldiarekin.

- 14:00. Sanfran Korue auzoko tabernetatik eta herri bazkarian.

- 15:00. Herri bazkaria Zumarraga plazan. Helduek 12€ ordaindu beharko dituzte eta umeek aldiz 6€. Nagusiek entsalada, sukalkia eta pantxineta izango dute jateko (ardoa, ura, ogia, kopa bat eta kafea barne) eta umeek, makarroiak, saltxitxak, txorizoa eta izozkia.

Bazkarirako tiketak Tequendama, Curro eta 2002 tabernetan salgai.

Jarraian, herri eta ur jolasak eta jaien bukaera!