Paisaiak eta zuri-beltzeko erretratuak egiten ditu azkenaldian. Oso hurbiletik makroarekin argazkiak egitea ere maite du. Filtroetaz baliatzen da koloreen tonuak indartzeko eta esposizio luzeak lortzeko. Ikasten jarraitzea du xede, gidoi eta erronka zehatzik gabe, unean uneko burutazioei jarraituz, “ikasi ahala esperimentatuz”. Izan ere, autodidaktatzat du bere burua.
Ander Benitok Internet bidez zabaltzen ditu bere argazkiak. Flickr eta Photohunters plataformetan, esaterako. Azken hori mundu osoko argazkizaleek era altruistan sortu duten gunea da, “korporazio handietatik urruti”, argazkiak partekatzeko. Proiektu txikiekin eta auzo eta herri mailako hedabideekin ere kolaboratu du Benitok. Oro har, bere argazkiek harrera ona dutela nabarmentzen du “ikustaldi eta iruzkin asko” izaten baititu.
facebook.com/Tx.rekords.EH.Argazkilaria.AnderIzeki