Bizikletan munduari emandako bira umeentzako ipuin bihurtuta

uriola.eus 2015ko aza. 27a, 09:15

Bidaiarien Txokoa programaren 12. edizioaren baitan, gaur, hilak 27, Eneko Etxebarrietak eta Miyuki Okabik ipuin original bat kontatuko diete Santutxuko Udaltegira 19:30ean hurbiltzen diren umeei.

'Mundureando con Faustina', Eneko Etxebarrietak, lau urtez, 32 herrialdetan 46.000 kilometro eginez, munduari bizikletaz bira emanez, izan zuen esperientzian oinarritutako ipuin kontakizun bitxia da.

Emanaldia gaur, azaroak 27 izango da, Santutxuko Udaltegian, arratsaldeko 19:30etatik aurrera.

 

12. edizioa

Abenduaren 3ra arte, euren bizitza esperientziarengatik edo egindako bidaien emaitzarengatik, beste mota bateko ikuspegia eskainiko duten pertsonak protagonista izango diren hitzaldi zikloa egingo da. Begoñako Udaltegian egingo diren hitzaldiekin batera ikus-entzunezko emanaldiak egongo dira, protagonistek eurek azaldutakoak.

Hitzaldien zikloak familian egindako munduari itzulia ere jasoko du, emaztearekin eta bi alaba txikiekin bidaia handiari ekitea, beste ikuspuntu batekin, jakina, erabaki zuen Roberto Salazarren eskutik. Azkenik, Osvaldo Naviak, 2015ean bizi izan duen esperientzia konpartituko du ikus-entzuleekin; 5.000 kilometro bizikletaz 'Ruta 5' izenez ezagutzen den errepide Panamerikarretik.  

Hitzaldi zikloarekin batera, Santutxuko Udaltegiak ikus-entzunezkoen saio bat jasoko du abenduaren 2an. Mendi Film Festival jaialdian parte hartu duten 'Duct Tape Surfing' eta 'The Quest for Inspiration' filmak eskainiko dira. Eskainiko diren lanek nazioarteko izaera markatua dute, eta gai anitzetan zentratzen dira, mendia, surfa edo natura basatiena, besteak beste.

Edizio honetako programazioa abenduaren 3an itxiko da, arratsaldeko 19:30ean, Bab Sharqi bikoteak eskainiko duen kontzertuarekin. 'Melodías en la ruta de la seda' emanaldiak musika bidaia eskainiko die ikus-entzuleei, Ekialde Ertaineko kultura, musika eta erritmo aberastasuna erakusteko. Errepertorioan melodia arabiarrak, otomanoak eta pertsiarrak jasotzen dira, laute arabiarra, rugab afganoa, tar iraniarra edo tombak pertsiarra bezalako musika-tresnekin interpretatuak.

Aurreko hamar edizioetan, Bidaiarien Txokoak erantzun bikaina jaso du, herritarren partaidetzari dagokionez. Azken edizioan 1.500 pertsona inguru bildu zituen.

 

Bidaiarien Txokoak - Egitaraua

Hitzaldiak + ikus-entzunezkoak

Begoñako udaltegian (Txurdinagako kiroldegiaren ondoan). Sarrera dohainik. 

Azaroak 30, 19:30ean. 'Vuelta al mundo en familia', Roberto Salazar.

Abenduak 1, 19:30ean. 'Ruta 5 en bici', Osvald Navia.

 

Emanaldiak

Santutxuko udaltegian. Sarrera dohainik.

Abenduak 2, 19:30ean. Mendi Film Festival: 'Duct Tape Surfing' eta 'The Quest for Inspiration'

 

Bestelakoak

Azaroak 27, 19:30ean. Santutxuko udaltegian. Ipuin kontalariak 'Mundureando con Faustina'. Eneko Etxebarrieta eta Miyuki Okabi. Sarrera librea.

Abenduak 3, 19:30ean. Santutxuko udaltegian. Kontzertua: Bab Sharqi bikotea 'Melodías en la ruta de la seda'. Ekialde Ertaineko musika.

 

kulturabarrutik.net