Kokagune hori Europako Kontseiluak kolektibo sentikorren babesari –kasu honetan, Institutuko ikasleak, 12 eta 17 urte bitartekoak- emandako "gomendioen kontrakoa" da Errondagane Guraso Elkartea, Bihotzean Elkartea eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioaren arabera. Halaber, "hainbat arau hausten ditu", eta "aditu askok plazaratutako iritzien kontrakoa da". Adibidez, Ceferino Maeztu irakasle doktoreak horri buruzko txosten zehatz bat aurkeztu du, orain dela gutxi, Eusko Legebiltzarrean. Txostenak gomendatzen du antenak leku urrunago batera eramatea, hau da, horren kaltegarria ez den leku batera eramatea, erradiazioak Solokoetxeko instituturantz orientatuta egon gabe.
Institutuko ikasleak, gurasoek eta auzoko bizilagunek urteak daramate "kutsadura elektromagnetikoa sortzen duten elementu horiek" kendu behar direla errebindikatuz, baina Bizkaiko Hezkuntza Ordezkaritzak "jaramonik egin gabe jarraitzen du, ikasleentzat egon daitekeen arriskua gorabehera, nahiz eta bera den ikasle horien hezkuntza eta osasunaren erantzulea".
Auzo elkarteek Alkatetzan aurkeztu dute pertsonalki beren erreklamazioa. "Eta hor ere ez da aurrerapenik lortu". Egindako gestioek emaitzarik izan ez dutenez, kalera berriz ateratzea erabaki dute, "gaia konpondu arte".
Errondagane Guraso Elkartea, Bihotzean Elkartea eta Bilboko Auzo Elkarteen Federazioa dira biharko elkarretaratzearen deitzaileak.
Eguna: asteazkena, abenduaren 16a.
Ordua: 14:30
Lekua: Bilboko Solokoetxeko Bigarren Hezkuntza Institutuaren ondoan jarritako antenen aurrean.