Bihar, urtarrilak 12 hasi eta hilabetz, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Santa Zezilia kalean, Kalamua eta Luis Luciano Bonaparte kaleen artean.
Ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da eta oinezkoentzat bidea libre izango da etengabe. Okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.
Hornidura-sareko hodiak aldatzeko okupatuko da esparru publikoa.
Era berean, bihar hasi eta bi astez, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Xenpelar kalean, 7. zenbakiaren parean. Okupatuko diren gunean hesiak jarriko dira aurretiaz; ibilgailuen zirkulazioa baimenduko da etengabe eta bidea etengabe egongo da libre oinezkoentzat.
Espaloia zabaltzeko lanetarako okupatuko da esperru publikoa kasu honetan.