Gazteguneak Bilboko Udalaren Gazteria eta Kirol Sailak kudeatzen ditu, eta bertan gazteek haien gustoko proposamenak botatzen dituzte; musika entzun, kirola egin, txangoak eta jaiak antolatu...
Oraingoan, Gastronomica Cantabrica enpresako sukaldari batek irakatsiko die gaztetxoei eta adinekoei pizzak prestatzen. Honetan Kirikiño egoitzako adinekoek eta Begoñako Gazteguneko gaztetxoek hartuko dute parte eta helburua belaunaldi bietako pertsonen arteko harremanak indartzea da.
Jarduera honetaz gain, beste hainbat ere prestatu dituzte elkarrekin; Begoñako Gazteguneak eta Kirikiño egoitzak. Adibidez, otsailaren 17 eta 19an Begoñako Gazteguneko gazteek tailer bat egingo dute kazetari batekin, Kirikiño egoitzako adineko pertsonei aurkeztuko dieten galdera-sorta prestatzeko.