Urtero legez, aurten ere, egitarau zabala eskaintzen dute santutxutarrak.
Larunbatean Txoro eta Moko pailazoekin hasiko dira Karmelo plazan, eguerdiko 12:00etan. Hasiera Garabi plazan delarik, Gaztedi Dantza Taldea plazaz plaza ibiliko da arratsaldeko 19:30etatik aurrera. Ordu berean, albokariek ere auzoko kaleak hartuko dituzte.
Igandean 12:00etan izango da desfilea, herri bazkaria Karmelo Ikastola zaharrean eta 18:00etatik aurrera dantzaldia Jokaldi taldearen eskutik Karmelo plazan.
Igandeko desfilera apuntatzeko, Familia Elkartearen bulegotik, Iturriaga 55etik, pasatu beharko da, otsailaren 3, 4 edo 5ean, 19:00etatik 21:00etara bitartean, edota stx.jaiak@gmial.com helbidera mezu bat bidali, otsailaren 9a baino lehen. Bertan mozorroa, partaide kopurua eta bestelakoak zehaztu beharko dituzue.
Animatu eta parte hartu!
Argazkia: Iñigo Azkona