Esparru publikoa okupatuko dute bihar Domingo de Agirre kalean

uriola.eus 2016ko urt. 27a, 07:00

Udalak jakinarazi duenez, bihar, urtarrilak 28 hasi eta hilabetez, gutxi gorabehera, galtzada, espaloia eta aparkalekuak okupatuko dira Domingo de Agirre kalean, Albacete eta Alacant kaleen artean. 

Oinezkoentzat bidea libre egongo da etengabe eta okupatuko diren aparkalekuetan hesiak jarriko dituzte aurretiaz.

Hornidura-sareko hodiak ipintzeko okupatuko da esparru publikoa.