Helduentzako marrazketa tailerra, dantza latinoen tailerra edota txalaparta dira besteak beste ikastaroen zerrenda osatzen dituzten tailerrak. Jada zazpi dira abian dauden ikastaroak eta iragarri bezala, taldeak osatzean beste sei ikastaro eskainiko zaie auzotarrei.
Jada martxan dauden ikastaroak
- Helduentzako marrazketa, ostiraletan 18:00etatik 20:00etara
- Dantza latinoak, ostegunetan (bi asterik behin) 20:00etatik 21:30etara
- Txalaparta, asteazkenetan 18:00etatik aurrera
- Euskera klaseak, ostiraletan 17:30ean
- Antzerkia, igandetan 17:30ean
- Contact, ostegunetan 17:00etatik 19:00etara
- Taichi, ostegun goizetan