Jendea eta eraikin artera. “Bizitza ugari dago hirian, kontatzeko istorio ugari”, dio. Nikon d5100 kamera erabiltzen eta Photoshopa batzutan. “Argazki batzuk tratatzea ez zait gustatzen, baina beste batzuk bai: argazkia tratatzeak mezua indartzen lagun dezake. Ez naiz tratamenduaren guztiz aurka dagoen horietakoa”. Bere lanak batik bat Interneten argitaratu ditu. Baita lagun batzuen musika diskoetan eta zenbait aldizkaritan ere.
Osatu duen bildumatik Lisboan edota Ingalaterran egindako lanak nabarmentzen ditu Jonek. “Guretzat ohikoa den ingurunetik irtetean begiak askoz ere gehiago zabaltzen zaizkigula uste dut, sentiberagoak bihurtzen gara inguruan gertzatzen diren fenomenoekin. Eta gehien maite ditudan argazkiak objektuarekin konexio sendo bat, istorio interesgarri bat... eraikitzen dutenak dira”. Bere lanei ez ezik besteenari ere begiratzen dio Jonek. Flickr atariko Explore atalean, esaterako, “izugarrizko harribitxiak” daude eta sare sozialetan ere argazkilari “oso onak” daude. Eta, jakina, autore klasikoen lanak begiratzeak “beti merezi du”: Robert Doisneau eta Robert Caparenak, adibidez.