Solte talde santutxuarrak hirugarren diskoa grabatuko du

uriola.eus 2016ko mar. 31a, 10:15

10 urte bete dira Solte taldeak bere ibilbidea hasi zuenetik. Horren harira, azken aldian lokalean prestatu eta konposatzen joan diren kantuak bilduko dituen disko berria grabatuko dute.

Apirilean hasiko dira haien hirugarren lana izango dena Bilboko The Rock Studios-en grabatzen, Urtzi Arrieta eta Carlos Creatoren gidaritzapean.

Solte boskotea 2006 urtean sortu zuten; Haritz Bengoa Txipi ahotsean, Aritza Garcia baterian, Jon Tolosa Tolo kitarra eta koroetan, Aingeru Cardaño gitarran eta Oskar Nogueiras Txitxo baxuan. Haiek entzun ditzketen estilo musikal ezberdinak antzeman daitezke beraien musikan, tartean Hardcore estilokoa.

Publikoaren interesa zela eta, 2011 urtean lehen estudioko lan luzea grabatu eta kaleratzeko erabakia hartu zuten. Hamabi kantuz osotutako Distantzia nahikoa! diskoa kaleratu zuten orduan, MusikHerriaren zigilupean. 2012eko uda amaituta, lan berezi edo desberdin bat grabatzeko intentzioarekin sartu ziren estudiora eta EroAlea (Taupaka elkartea) kaleratu zuten.

2016 honetan, uda aurretik, hirugarren lana grabatu eta argitaratuko dute, Taupaka Elkartearen zigilupean.