Badator Bidaiarien Txokoaren edizio berria

uriola.eus 2016ko api. 7a, 09:23

Beste aurreko edizioetan ez bezala, aurten Bidaiarien Txokoa egitasmoa apirilaren 11tik 29ra ospatuko da. Udaleko Kultura Sailak antolatuta, programak bidaien eta abenturaren ikuspegi hurbila eta desberdina eskaintzen du. 

XIII. edizio honetan, bidaia espedizioei buruzko hitzaldi zikloa egongo da lehen pertsonan, baita Zinebi eta Mendi Film Festival jaialdietan egon diren izenburu ezagunak jasoko dituzten ikus-entzunezko proiekzioen zenbait saio ere. Santutxuko eta Begoñako udaltegietan ospatuko den programazioak Hego Amerikako musika kontzertu bat eskainiko du, ipuin kontalari batekin eta Begoñako liburutegian egingo den Kongori buruzko erakusketa batekin osatuko dena.

Programazioa datorren hastean hasiko da, ikus-entzunezko hiru saio jasoko dituen Santutxuko udaltegian, hilaren 12an, 14an eta 26an. Eskainiko diren lanek nazioarteko izaera markatua dute, eta gai anitzetan zentratzen dira, alpinismoan, Zirkulu Polar Artikoko muturraren gogortasunean edota Nepalen, besteak beste. Mendiko zine jaialditik igaro diren lanak hauek dira: Tashi and the monk, Sunakal, A line across the sky, eta Eclipse. Film guztiak azpi-tituluak dituen jatorrizko bertsioan eskainiko dira, eta azken bien azpi-tituluak, gaztelaniaz gain, euskaraz ere izango dira.

Zineklubek eskainiko duen emanaldiaren aurkezpena Iñigo Asensio 'Euskara Munduan – Besteen Ahotan' dokumentalaren zuzendariak egingo du. Lan hori, euskaraz egiten duten atzerritarrengan eta horretara bultzatzen dituzten arrazoietan zentratzen da. Horrela, Bietertarrek euren arbasoen hizkuntza leialtasun osoz gordetzen dute Boisen (EEBB), Saharako umeak ere euskaraz jolasten dira, José Miguel kolonbiarrak EGA lortu nahi du aurten, eta horretarako Ozeano Atlantikoa zeharkatuko du. Emanaldia euskarazko jatorrizko bertsioan eskainiko da, eta gaztelaniazko azpi-tituluak izango ditu.

Ekitaldi guztien sarrera librea izango da. 

Egitaraua

Hitzaldiak + ikus-entzunezkoak (Begoñako udaltegian):

  • Apirilak 18, 19:30ean. The great Himalaya Trail – Invernal, Iñigo Iruretagoiena.
  • Apirilak 20, 19:30ean. Moçambique: Terra sonâmbula (euskaraz), Naroa Juaristi eta Martin Zabalo.
  • Apirilak 25, 19:30ean. Afrika Txakanan, Luisa Montecelo eta Onditz Jauregui.
  • Apirilak 27, 19:30ean. Norte de Chad, Juan Carlos Tamayo.

Emanaldiak (Santutxuko udaltegian):

  • Apirilak 12, 19:30ean. Tashi and the monk (40 min. EEBB) eta A line across the sky (40 min. EEBB). Mendi Film Festival.
  • Apirilak 14, 19:30ean. Sunakal (50 min. Nepal) eta Eclipse (31 min. Kanada). Mendi Film Festival.
  • Apirilak 26. 19:30ean. Zinebiklub: Euskara munduan – Besteen ahotan. Iñigo Asensio zuzendariak egingo du aurkezpena.
  • Apirilak 28. 19.30ean Santutxuko Udaltegian: Kontzertua: Pablo Mezzelani (Tangoa eta Hego Amerikako musika herrikoia)
  • Apirilak 29. 18.30an Santutxuko Udaltegian: Ipuin kontalaria. Munduberri.nol? APIKA (euskaraz) – Familia guztiarentzat