Santutxuko Bertso Eskolak eta Bilboko Udaleko Kultura Sailak urtero antolatzen duten bertsolaritza programa 32. edizioan nobedade modura aurkeztu dute antolatzaileek 'Ez da kasualitatea' saioa. Lau emakumeren ahotsak musikatuta entzuko emanaldi berezia. Maiatzaren 14an Karmelo plazan egingo den hitzorduan, Miren Amuriza, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Alaia Martinekin batera, Garikoitz Otamendik eta Arkaitz Bikandik musikariak egongo dira lau emakumeren hitzak musikatzeko. 90 minutu iraungo duen saioak, bertsoaren tradizioan oinarrituz, umorea, jolasa eta zuzeneko musika eskainiko du.
Hirugarren saioa maiatzaren 21ean izango da, bertan, Bizkaiko txapeldun Fredi Paia bertsolariarekin batera, Ibon Ajuria, Julio Soto eta Andoni Egaña arituko dira bertsotan Santutxuko Karmelo plazan.
Bukatzeko, maiatzaren 27an, saio huts batean geratu ordez, Santutxu auzotik bertso-poteoa izango da Jone Uria, Jon Maia eta Arkaitz Estiballesekin.
Udaberriko bertso saioak 2016 - Egitaraua
Larunbata, maiatzak 14
13:00 Karmelo Plaza: 'Ez da kasualitatea', Miren Amuriza, Oihana Bartra, Onintza Enbeita eta Alaia Martin, Garikoitz Otamendi (biolina) eta Arkaitz Bikandi (gitarra).
Larunbata, maiatzak 21
13:00 Karmelo Plaza: Andoni Egaña, Fredi Paia, Ibon Ajuria eta Julio Soto.
Ostirala, maiatzak 27
20:00 – 23:00 Santutxu auzotik: bertso poteoan, Jone Uria, Jon Maia eta Arkaitz Estiballes.