BilbaoMusikak Francisco Jose Casadoren klarinete errezitaldia jasoko du arratsaldean

uriola.eus 2016ko api. 29a, 09:42

BilbaoMusikako Auditorioak klarinete bakarlarirako lanez osatutako kontzertu pedagogikoa jasoko du gaur, hilak 29, Bachetik hasita, XVII. mendetik XX. mendera luzatuz, Fallaren lanarekin bukatutako musika ibilbidea eskainiz. Artista Jaeneko Fancisco Jose Casado izango da 'Nori omenaldia' izeneko kontzertuarekin. Ekitaldia 20:00etan hasiko da. 

'Nori omenaldia' Bela Kovacs hungariarrak idatzi zuen 1994. urtean, bertan, konposatzaile bakoitzaren estiloaren muina azaleratzen duten klarinete bakarlarirako bederatzi piezen multzoa biltzen da. Bihar aurkeztuko den egitarauaren baitan, Johann Sebastian Bach maisuaren obretatik hasita, Niccolo Paganiniren Italiako musika birtuosoak jarraituko dio eta ostean, Carl Maria von Weberren operako soinuak etorriko dira. Bukatzeko, Claude Debussyren eta Richard Straussen musikare bidez XX. mendean sartuko da klarinete jolea. 

Kontzertuaren bigarren partean, Francisco Jose Casadok Bela Bartok eta Zoltan Kodaly hungariarren lanak interpretatuko ditu, Aram Khatschaturian eta Manuel de Fallarekin bukatuz. 

Kontzertuaz gain, gerturatzen direnek musikaren munduan hobeto murgiltzen lagunduko duten proiekzio eta azalpen didaktikoak ere eskainiko ditu, Fatima Martin klarinete jole, musikologo eta irakaslearen eskutik. Sarrera doakoa izango da.