Mahaian egongo dira:
- Ikerbiltza (Udalbiltzaren ikerketa arloa)
- EKT (Sarrikoko ekonomia kritiko taldea)
- Ikasle Abertzaleak
- Parte Hartuz (demokrazia prozesuak aztertzen dituen EHUko diziplinarteko ikerketa taldea)
Ikasleak lanak entregatzen ari diren garaiotan, eta selektibitatea bezalako frogekin ikasleen esfortzuak interes arrotzetan galtzen direla agerian gelditzen den egunotan, Ikerbiltza, EKT, IA eta GITEren elkarlanaren berri eman nahi dugu, zeinaren arabera ikasleen ikerketa eta lanak Euskal Herriaren eta Herri Mugimenduaren behar zehatzei erantzuteko norabidean jartzen ari garen. Mahai ingurua lankidetza horretan beste urrats bat da, zehazki dauden beharrak eta aukerak identifikatzeko eta hurrengo urratsak adosteko.