Alfon Baguenaren diseinuak irabazi du Santutxuko jaietako kartel lehiaketa

bertonaldizkaria 2016ko eka. 9a, 08:59

Jai batzordeak "lan zaila" izan du aurtengoan. Lehiaketara aurkeztu diren hamairu kartelen artean, Solokoetxeko Alfon Baguenaren diseinua hautatu du.  

Alfon Baguenak Santutxuko jaietako lehen egunean jasoko du Jai Batzordearen eskutik kartel lehiaketako saria, 100 euro, Basarrateko plazan, pregoiarekin eta txupinarekin batera. 

Lehiaketan parte hartu duten diseinu guztiak ikusgai egongo dira Santutxuko Udaltegian uztailaren 1etik aurrera.

Uztailaren 9tik 17ra ospatuko dira aurten Santutxuko jaiak. 

 

stx.jaiak@gmail.com

@Sangutxu 

facebook.com/sangutxu.santutxukojaiak