Santutxu bere auzoan ekitaldi sozio-politikoak erretratatzen hasi zen, gero Lemoizko zentral nuklearraren kontrako martxetan aritu zen eta aurrerago Kubako irlan. “Eta dena antzinako Olimpus kamera batekin”. Oraindik gordetzen du, eta oraindik ez da erabiltzeaz nekatu. Egun, bere Nikon D800 eta Fuji X10 kamerekin gozatzen du “gizarte argazkilaritzarekin” eta paisaiek ematen dioten “lasaitasunarekin”. Lightroom eta Photoshop CS 5 programak erabiltzen ditu argia doitzeko edota argazkiak margotzeko. Prest dituenean karteletara, Binke aldizkarira eta Internetera (Ahaztuak elkartearen web orrrira) bideratzen ditu. Eskatzen dioten eragile eta gizarte taldeekin zein politikoekin elkarlanean aritzen da. Badira “bereziki” nabarmentzen dituen Patakon (Galdakao), Gure Esku, Markinako Ahaztuak elkartea eta Binke aldizkaria.
Bere anaiari Puerto de Santamariako espetxetik irtetean egingo dion argazkia kutunen artean gordeko du Gotzon Almarazek. Une honetan “zaila baina posiblea den argazki bat” egin nahi luke “bere etorkizuna erabaki duen Euskal Herri librearena”. Eta eskatzen hasita, “musika daukan argazki bat egitea”. Horretarako New Orleanseko kaleetan ibiltzera joan beharko duela aipatzen du. Dena den, bere argazki “onena eta preziatuena” bihar egingo dudana izango da. “Onena oraindik etortzeke dago. Beraz, aurrera”.