Larunbatean, ekainak 18, ikasturte amaierako jaia egin zuten KRMLn. Egun osoko egitarau zabala prestatu zuten asmo argiarekin: Karmelo ikastola zaharreko eraikinean "egiten dituzten gauza guztiak ikustaraztea". Beraz, tailer eta kurtsoetako lagunek "urte osoan egindakoaren zati bat patiora atera" zuten egun osoko egitaraua osatuz. Jendetza bildu zen azken sei hilabeteetako lana txalotu eta ospatzeko eta argi utzi zuten, aurrera begira lanean jarraituko dutela.
Larunbatean ere, KRMLko proiektua laburbiltzen zuen bideoa kaleratu zuten. Orain herritarren artean zabaltzen badilena.