Larunbateko ekitaldia Zapiak bat izenburupean aurkeztu dute dantzari taldeko kideek, gunetik gunera, zapien bidez "belaunaldien lotura" egingo dute. Lau gune ezberdinetan arituko dira dantzan, Isozaki dorreen parean, Guggenheim museoan, Euskadi plazan eta Pergolan alegia, azken honetan dantzari guztiek batera bukatuz. Aipaturiko zortzi belaunaldiez gain, Gaztediko dantzari gaztetxoenak ere dantzan arituko dira guneen inguruan.
Sorpresaz beteriko egunean egoteko aukera ez dutenentzat, dantzariek saio gehiago eskainiko dituzte urte osoan zehar. Besteak beste, urriaren 22an izango dena Santutxun.
[2016-05-24] Gaztedi Dantza Taldeak 65. urteurrena ospatuko du ekainaren 25ean