Jardueraz gainezka dator aurtengo programa. Izan ere, bizi bizirik daude gure auzoko jaiak, auzokide, elkarte, dendari, tabernari askoren ahaleginari edo babesari esker. Auzotar guztientzako jarduerak programatzea da asmoa; ea asmatu dugun.
Aurten, aipamen berezia egin nahi diegu AEKko ikasle, irakasle eta beteranoei: 50 urte auzoan gure hizkuntza bultzatzen. Ez da gutxi! Beraz, zorionak eta segi aurrera!
Gainera, Gaztedi Dantzari Taldearen 65. urteurrena ere badenez, zorionak zuei ere, eta aire-aire!
Eta edozein aukera ona delako, hemendik zera diogu: ongi etorri errefuxiatuak! Santutxutarrak beti egongo gara besoak zabalik, etxekoen zain eta urrunekoen zain.
Bide batez, ozen diogu: indarkeria matxistari STOP! egunez eta gauez, guztion erantzukizuna da eta.
Eta asko esatea ez bada: izan bedi Basarrate herritarron elkargunea eta herri kulturaren arnasgunea, bai jaietan baita urte osoan ere. Santutxun alkaterik bageneuka, aspaldi legoke kioskoa plazan.
Santutxuko Jai Batzordea
facebook.com/sangutxu.santutxukojaiak
euskaldunona.com/santutxukojaiak.html