Ekimena, Kultura Sailak diseinatu duen eta urriaren 18tik 29ra, 4. Barrutian, Bilboko Begoñako eta Santutxuko udaltegietan, ospatuko den Parrapean Komiki Egunak komiki jaialdiaren barruan dago. Jaialdiaren barruan, euskaraz istorioak kontatzeko modu horri buruzko tailerrak, hitzaldiak, emanaldiak eta erakusketak jasoko dira. Horrez gain, Karmelo plazaren inguruetan komiki azoka eta bestelako jarduerak egongo dira larunbatean, urriaren 29an.
Interesatuta dauden pertsonek banaka edo taldean hartu ahal izango dute parte. Komiki kategoria bakarra egongo da, euskaraz edo testu barik. Gaiak eta teknika libreak izango dira, baina istorioak jatorrizkoa eta argitaratu bakoa izan beharko du, eta kolorez edo zuri beltzean egin ahal izango da. Lanek bi orrialde baino ez dituzte izango, A4 formatuan (bertikalean). Paperean aurkezteaz gain, formatu digitalean ere aurkeztuko dira, posible bada.
Lanak eskuz edo postaz aurkeztu ahal izango da, urriaren 14ra arte Begoñako Udal Liburutegian. Antolatzaileek, jaialdiaren amaiera ekitaldian, urriaren 29an, goizez, Karmelo plazan, banatuko diren hiru sari ezarri dituzte. Sarituek zenbait informatika eta marrazketa material jasoko dute, diploma batez gain, eta komiki irabazlea Mahatserriko BERTON aldizkarian argitaratuko da.
Deialdiaren oinarri osoak interesatutako guztien esku daude www.kulturabarrutik.eus webgunean.