Hemen dira Solokoetxeko jaiak

uriola.eus 2016ko ira. 9a, 08:30

Gaurtik igandera, hiru egunez ospatuko dituzte jaiak Solokoetxean. Urtero legez, tailerrak, lehiaketak, bazkariak, mozorroak zein musika ez dira faltako, besteak beste. 

Egitaraua

Irailak 9, ostirala

- 18:00. Txokolatea Zabalbiden. Solokotxonen harrera!

- 19:00. Kalejira Solokotxonekin Zabalbidetik Zumarraga plazara; musika eta erroldoiekin girotuta. 

- 19:30. Jai Batzordeko txosnaren irekiera Zumarraga plazan. 

- 20:00. Pregoiaren irakurketa Koldoren eskutik. Txupina!

- 20:30. Bubble Balls saskibaloi jokalekuan.

- 22:30. Mud Candies taldearen kontzertua.

- 24:00. The Weapons taldearen kontzertua.

 

Irailak 10, larunbata

- 11:30. Ximelgorriren eskutik umeentzako tailerrak eta puxgarriak Luna tabernaren plazan.

- 11:30. Kalean egindako II. patata tortilla lehiaketa Zumarraga plazan. Tortillen aurkezpena 13:30ean. 

- 12:00. Txupina eta Jai Batzordearen txosnaren irekiera. 

- 12:00. Tirolina eta Mahai-tenisa Tequendama taberna ondoan.

- 16:00. Umeei zuzendutako partxis txapelketa Zumarragan. Inskripzioa plazan bertan 15 minutu arinago. 

- 16:00. ‘Mus a tres’ txapelketa Luna tabernan.

- 19:00. Mozorro desfilea.

- 22:00. Las Fellini Zumarraga plazan. 

- 23:30. Jaia eta umorea Xaiborrekin.

 

Irailak 11, igandea

- 11:00. Txupina eta Jai Batzordeko txosnaren irekiera. Pintxo potea.

- 11:00. Solokoetxeko III. Artisau Azoka.

- 12:00. Molto motorren zirkuitua Fika plazan. Ekarri ekipamentua eta motorra. 

- 12:00. Nagusi eta gazteen igel txapelketa Zamakona Etxea tabernan.

- 13:00. Bizi Nai Solokoetxeko dantza taldearekin eta Gaztedi dantza taldearekin erromeria Zumarraga plazan.

- 14:00. Solokoetxe kantari.

- 15:00. Herri bazkaria Zumarraga plazan. Jarraian, herri eta ur jolasak.

 

facebook.com/SolokotxonLagunak