Erosi ordez, katuak "arduraz" adoptatu

uriola.eus 2016ko ira. 14a, 09:59

Kaleetatik jasotako animaliek "etorkizun duina izan dezaten", katuak adoptatzeko mezua jendarteratzea du xedeBegoñako udaltegian ikus daitezkeen Gatografias erakusketako lanek.  

Erakustea honen bidez, EHUko Diseinuko Graduko Sorkuntza eta Berrikuntza Prozesuak eta Metodologiak ikasgaiko ikasleek katuen bizimoduaren aurrean euren sormena islatzeko aukera izan dute; ondorioa, erakusketa osatzen duten 26 lamina eta zenbait kubo-kutxa, "katuak adopzioan hartzen dituztenei oparitzeko, esker ona adierazi nahian". 

Lan horiek herritarrentzako mezua dute: "Arduraz adoptatu, ez ezazu zure katua abandonatu, zaindu eta maite ezazu. Eskerrik asko adopzioan hartzeagatik!". Urteak dira Osasun eta Kontsumo Saila mezu hori lantzen ari dela eta honako honetan, euskarri grafikoa dago erakusketaren osagarri.

Erakusketa zabalik egongo da Begoñako Barrutiko Udaltegian irailaren 16ra arte. Ondoren, Errekalden, San Ignazion, Kastañosen eta Basurtun egongo da ikusgai. 

Hitzarmena

Lankidetza-hitzarmena berritu du Felinos Bilbao Animalien Babeserako Elkarteak Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailarekin, Animalien Kontrolerako Artxandako Zentroan jasota dauden "katuen adopzioa sustatzeko" eta "euren ongizatean laguntzeko".