Zortzigarrena, 'Harro' egoteko modukoa

bertonaldizkaria 2016ko ira. 22a, 16:15

Azaroaren 3an kaleratuko du Zea Mays taldeak bere zortzigarren lana, 'Harro' izenekoa, gaur bideo labur baten bidez taldeak iragarri duenez. 

Bideoa: El Monstruito

Joan den uztailean eta abuztuan Urdulizko Tio Pepe estudioan grabatutako diskoa Londresen, Studio 7en, nahastu eta ekoitzi du Dave M. Allenek (The Cure, Reptile Youth…), Zea Maysen aurreko 'Da' diskoa bezalaxe. Masterizazio lanean oraingo honetan ere Andy Hippy Baldwin aritu da, Londreseko Metropolis estudioan. 

"Oso pozik" eta egindako lana zaleekin konpartitzeko "gogotsu" agertu dira taldekideak. Azaroaren 3an ikusiko du argia 'Harro' zortzigarren diskoak. 

Argazkia: www.zea-mays.com

Zea Mays taldeak hurrengo urtean 20 urte beteko ditu. 1997an kaleratu zuen 'Maketa' izeneko lehen lana zazpi abestirekin. Ondoren etorri ziren 'Zea Mays' (1998), 'Elektrizitatea' (2000), 'Harrobian' (2002), 'Sortuz grabitatearen aurka' (2005), 'Morphina' (2007), 'Era' (2010) eta 'Da' (2013) diskoak. 

www.zea-mays.com