'Udazken jaia' antolatu dute astebururako Santutxun auzoko hainbat taldek elkarlanean

bertonaldizkaria 2016ko urr. 21a, 09:19

Gaurtik igandera, urriaren 21etik 23ra, jarduera ugari antolatu dituzte Santutxu Mendizale Taldeak, Gaztedi Dantzari Taldeak eta Cantharellus Mikologia Elkarteak. 

"Koordinazio mahaia" eratu dute hiru elkarteek 'Udazken jaia' antolatzeko. "Folklorea, gastronomia, kirola eta natura" lotuko dituen jaia izango da, antolatzaileen esanetan. Horretarako, hiru eguneko egitaraua antolatu dute elkarlanean. 

Karmelo plaza izango dute ekitaldiek topagune. Zehatzago, Karmelo plazan kokatuko duten "karpa erraldoia" izango da jardueren zentro, udazkeneko eguraldi aldakorretik babesteko.

 

Udazken jaia

Gaur, urriak 21, hasiko da 'Udazken jaia' Gaztedi kantari ikuskizunarekin. 19:30ean, Karmelon hasita, dantza eta kantua uztartuko dituzte ekitaldi ibiltarian.

Bihar, urriak 22, larunbata, goiz ekingo diote Santutxuko musikariek diana jotzeari, 9:00etan, hain zuzen ere. Izan ere, auzotarrak esnatzea izango dute xede, 11:30ean hasiko de Zuberoako dantzen erakustaldirako. Auzoan zehar 'barrikadak' izango dira bazkalordura arte. Tripa betetzeko hitzordua 15:30ean heduko da 'Herri Txotx!' bazkariarekin. Bazkarirako tiketak salgai egongo dira Kiski's eta Baztertxu tabernetan (helduek 20€ eta umeek 10€). Arratsaldean, 18:00etan, bertso saioa izango da Miren Amuriza, Arkaitz Estiballes eta Fredi Paia bertsolariekin eta egunari amaiera emateko erromeria Zango taldearekin, 19:30etik aurrera. 

facebook.com/gaztedi

 

Santutxuko VII. Mendi Martxa

Igandean, hilak 23, Santutxuko VII. Mendi Martxako partaideek 16 kilometroko ibilbidea osatuko dute. 09:00ak arte izango dute izena emateko aukera Karmelo plazan. Aurretik egitea posible da Santutxu Mendi Taldearen bulegoan (Egiluz medikua 3 solairuartea) astelehen eta ostegunetan, 19:30ean, edota mezua bidalita stx.mendimartxa@gmail.com helbidera. 

Mendi Martxak irteera eta helmuga Karmelo plazako karpan izango ditu. Ibilbidea "iazko bera da", mendi taldeko kideek aurreratu dutenez. "Bolintxutik igaro, Malmasinera igo eta Boluetatik buelta. Egon ziur aurten ere norbait galduko dela. Gura izanez gero seinale horiei segitu; gura izanez gero. Bataz beste, lau ordu inguruko txangoa da, goiz pasa egiteko. 16 kilometro inguru dira".
 
Kontrol postuetan zeozer jateko parada izango dute partaideek, "beraz, ez ekarri etxetik". Helmugara iristen diren lagunek "oparia" jasoko dute: "perretxiko saskia eta kirol-materiala erosteko txartela". 
 

 
 
Mikologia eraskusketa
Bestalde, udazkenero egin ohi duen bezala, Cantharellus Mikologia Elkarteak mikologia eraskusketa paratuko du aurtengoan ere. Urriaren 23an, igandea, 10:00etatik aurrera, karpapean. Perretxikoak ikusteaz gain, perretxikoak dastatzeko aukera ere izango da, eta umeentzat espresuki prestatutako txapelketa.