Larunbatean izango da Santutxuko Elkartasun Eguna

bertonaldizkaria 2016ko aza. 8a, 13:34

"Urte osoko ongi etorriak ospatu eta etxean ez daudenen etxeratzea eskatzeko" eguna izango da larunbatekoa, antolatzaileen esanetan. 

Goizetik hasita "giro paregabean" pasatzeko eguna prestatu dute Santutxun larunbatean, hilak 12.  

'Euskal preso eta iheslariak etxera' goiburuarekin 13:00etan abiatuko da manifestazioa Karmelo plazatik. Ondoren, 13:30ean, ekitaldia izango da.

15:00etan hasiko dute bazkaria KRML Biziriken eta tripa ondo bete ostean kantaldia.

Bazkaltzeko tiketak ostegun gaua (azaroak 10) baino lehen eskuratu behar dira Santutxuko Herriko tabernan. Heldueen tiketak 15 euro balio du eta umeen tiketak bost euro.