Langileak eta haien familiak zapaltzen dituen ebidentzia honen aurrean sistema bidegabe eta anker honek begiak ixteaz gain ahal den guztia egiten du ezberdintasun hau mantentzeko. Langileen Elikagai-Banku Solidarioak elkartasuna burutzen du miseria honetara bultzatuak izan diren langile guztiekin.
EEBFri dagokionez, Espaniako Elikagai-Bankuen Federazioa, (erakunde publiko eta pribatuekin sinatutako hitzarmen eta akordioen bitartez lortzen dituzte haien donazio nagusiak, gehienetan erakunde pribatuekin egiten dute, kooperatibak, elikagaiak produzitzen dituzten industriak, elikagaien banatzailearen sektoreak, garraiatze, logistika eta eraikuntza, finantza erakundeak eta fundazioak), LEBSak benetan salatu beharrekoa sistema kapitalista dela aldarrikatu nahi du. EEBFren laguntzaile diren enpresa hauek ezberdintasunaren sistema iraunarazten laguntzen dute eta haien donazioei esker zerga-arintze garrantzitsuak lortzen dituzte( edozein motatako donazioek Sozietateen zergan %35 degrabatzen dituzte).
Opus Dei eta Lealtad fundazioak kontrolatzen duten erankunde bat da gainera, erakunde hau banku nagusien eskuetan aurkitzen da, langileriari txirotasunera eraman eta ondoren erreskatatzen dutenak hain zuzen ere. EEBFren helburua kapitalismoa apaintzea da, arazoa gosean zentratuz, gaitz komun bat bezala eta karitate politikarekin.
Gogora dezagun pasa den urteko urrian LEBS sortu zenetik elkartasun lana egiten ari dela hiri ezberdinetan, haien artean, Bartzelona, Lleida, Jaen, Tarragona, Madril eta Valentzia. Orain elkartasun ekimen hau Bizkaiako hiriburuan aurrera eramateko lanean gabiltza.
Euskal Herrian krisi kapitalista eta honek langilerian dituen ondorioak nabariak dira, murrizketak, eta bereziki prestazio sozialetan egindako murrizketak adibidez. Hauen ondorioz egoera are gehiago zailtzen ari da.
DBEren (Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta) kobratzea mito bat besterik ez da Euskal Autonomia Erkidegoan. Pobreziaren unbralari dagokionez,pobrezia arazoak, prekarietatea eta gizarte-bazterketa definitzen dituen adierazle ekonomikoa, 2014ean hileko 900 eurotan zegoen, beraz DBEak ez du pobrezia unbraletik kanpo egotea bermatzen. 2015ean %15eko gorakada eduki zuen gizarte-bazterketak EAEn, euskal biztanleriaren %4,6ak eskasia material larria du. Familien %11a pobrezia arriskuan dago. Familien %15ak lan postu bat lortzeko zailtasunak ditu. Lan egiten duten pertsonen %18a pobrezia unbralaren azpiko soldatak dituzte. Gainera, egunero 5 kaleratze egoten dira Eukal Herriko hiru probintzietan, haietatik 3 Bizkaian. Ez dizkiogu ateak itxiko etorkizunean beste ekimen sozialekin bateratzeari, langile klasearen aurkako beste erasoak ere badaudelako, erantzuna behar dutenak: etxe kaleratzeak, osasun eta heziketan pribatizazioa, arrazakeria, gure diruarekin bankuen erreskateak etab.
Elkartasuna da langileok daukagun tresna garrantzitsuena, gure sexua, nazionalitatea, orientazio sexuala edo beste hainbat diskriminaziok axola ez duelarik.
Elkartasun hau kaltetuengantik egin behar da, modu horizontalean, karitatea ez bezala.
Ongi etorria da Langileen Elikagai-Banku Solidarioan parte hartu edo honekin kolaboratu nahi duen edozein kolektibo, asoziazio, plataforma, mugimendu sozial edo banako.
LEBSekin kontaktuan jartzeko:
E-maila:
bancobrerosolidariobilbao@gmail.com
Facebook:
Banco Obrero Solidario Alimentos Bilbo
Bloga: