Konporta K.E. eta Maristetako igerilariak 39 haurrekin elkarbanatu du Rio de Janeiroko Paralinpiar Jokoetako esperientzia. Igeriketa egokituan ikasitakoa azaldu die Ikerrek, eta kirola egiteko zelan prestatu behar den. "Euren onena emateko" aholkatu die.
Gabongune eta Gabonkide programetan izena emanda dauden umeek aurreko egunetan ikasi dute zer diren Paralinpiar Jokoak, zer adierazi nahi duten uztai olinpikoek, zeintzuk kiroletan lehiatzen diren kirolariak, eta dortsalak, dominak eta podiuma prestatu dituzte. Horrezaz gain, historian zehar egindako Joko Paralinpiarren edizioak eta kirolari paralinpiarrak ezagutu dituzte, besteak beste, 2016ko jokoetako maskota izan den Tomen eskutik.