Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Yaiza Azqueta Bermejo 13 urteko adingabea astelehenean desagertu zen Santutxun. 1,72 metroko altuera du, gorpuzkera argala eta espainean 3 zentimetrotako orbana.
El Correo agerkariak kaleratutakoaren arabera, adingabeak ohar bat utzi zuen etxean alde egiteko asmoa zuela azalduz.