Aldaketak zirkulazioan Santutxuko Herri Krosa dela eta

uriola.eus 2017ko urt. 4a, 09:00

Ostiralean, urtarrilak 6, 10:45etik 12:30era bitartean, gutxi gorabehera, Santutxun galtzada-zati bat okupatu eta zirkulaziorako tarteka itxi egingo dira kale batzuk Santutxuko XXXIX. Herri Krosa dela eta.

Lasterketa Iturriaga kaletik abiatuko da eta hauxe izango da ibilbidea:
Iturriaga - Santa Klara - Zabalbide - Santutxu - Juan de la Cosa - Iturriaga (helmugatik pasatuko dira) -Santa Klara - Zabalbide - Santutxu - Sagarminaga - Cocherito de Bilbao - Club Deportivoren Zirko Amateurra -Europa Parkea - Club Deportivoren Zirko Amateurra - Laurencin Markesa - Iturriaga, 55 (helmuga).
Eraginpeko aldeko garajeetako sarrera-irteeretan murrizketak egongo dira.

Bilbobusen 13, 34, 40, 43 eta 48 lineetako autobusak atzeratu egingo dira eta Iturriaga kaleko 53 eta 57 zenbakien arteko aparkalekuak okupatuko dira.