Mobilizazioa: 'Euskal preso, deportatu eta iheslari politikoen eskubideen alde'

Erabiltzailearen aurpegia SARE Santutxu 2017ko urt. 11a, 08:00

Ostiral honetan, urtarrilak 13, 20:00etan Egunkaria plazatik mobilizazioa izango dugu euskal preso, deportatu eta iheslari politikoen eskubideen alde borrokan eta konpromisoan jarraitzen dugula aldarrikatzeko.

Horrez gain, larunbatean, urtarrilak 14, Bilbon izango den 'Salatzen dut, salatzen dugu, Euskal Herriak salatzen du' mobilizazioari begira, horren inguruko deialdia zabaltzen, bozgorailua izan nahi dugu gure auzoan.

Behar beharrezkoa dugu konfliktoaren konponbidearen bidea zabalduko duen atea irekitzea eta horretarako, euskal preso, iheslari eta deportatu politikoek pairatzen dituzten giza eskubideen aurkako erasoekin bukatzea: sakabanaketa politikarekin bukatzea, preso gaixoak askatzea 3/4ak beteak dituztenak eta 70 urtetik gorakoak baita ere askatzea eta salbuespen neurriekin amaitzea. Salatu dezagun Espainako zein Frantziako Estatuek daramaten espetxe politika errepresibo eta mendekatzailea. Besteak beste, Villepinten espetxean borrokan jarraitzen dute.

Giza eskubideak errespeta daitezen, guztiok batera indarrak bildu eta bultza, urtarrilaren 14tik hasita. Beraiek gu behar gaituztelako eta guk beraiek behar ditugulako.

Informazio gehiago: sare.eus