Kide batzuk animatu zuten zaletasuna lanbide egitera. Geroztik emaztearekin batera sortutako Haizue Fotografia proiektuan egiten du lan. Batik bat, ezkontzetan ezkongaiekin. “Emozio piloa daude”, nabarmentzen du, eta “detaile hoiek harrapatzea oso polita da. Ezkontza batean zaudenean istorio bat gertatzen da egun horretan, eta ikaragarria da zu egotea hor erdian istorio hori islatzeko”.
Ezkontzak “asko” gustatzen zaizkio, baina ez ezkontzak bakarrik. Baita saskibaloia ere. “Oso garrantzitsua da” berarentzat Bilbao BSR aulki saskibaloi taldearekin egiten duen lana. Ez ditu ahaztu bigarren urtean taldeari egin zizkion argazkiak. Gustuko du partiduetan jokalarien artean kantxan egotea, batik bat “jokalarien esfortzua harrapatzeko”.
instagram.com/haizue_fotografia