Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformaren aurkezpena egingo dute Santutxun

bertonaldizkaria 2017ko urt. 30a, 10:00

'Migratzea ez da delitua' goiburuarekin abiatuko dute ostegunean, otsailak 2, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformaren aurkezpena.

Bilboko beste auzo batzutan egin bezala, Santutxun ere auzo mailako plataforma bat sortzeko grina piztu da errefuxiatuen eskubideen alde lanerako prest dauden herritarren artean. Hori dela eta, ostegun honetan, 19:30ean dei egin diete Santutxuko auzotarrei KRMLera (Karmelo ikastola zaharrera) bertaratzeko.