Aratusteak 2017

Kolorea eta mozorroak nagusi Santutxun

bertonaldizkaria 2017ko mar. 6a, 08:25

Kolorea eta mozorroak nagusi 1 1488793994226
Kolorea eta mozorroak nagusi 2 1488794035429
Kolorea eta mozorroak nagusi 3 1488794081303
Kolorea eta mozorroak nagusi 4 1488794144488
Kolorea eta mozorroak nagusi 5 1488794189268
Kolorea eta mozorroak nagusi 6 1488794223874
Kolorea eta mozorroak nagusi 7 1488794262134
Kolorea eta mozorroak nagusi 8 1488794300271
Kolorea eta mozorroak nagusi 9 1488794349982

Eguraldi txarra, oso txarra iragarrita bazegoen ere, ez zen hainbesterako izan azkenean. Santutxuko auzotarrek euriarekin kikiltzen ez direla erakutsi zuten beste behin.  

Inauterietan mozorroa jantzi eta kalean lagunartean gozatzea gustuko dute santutxutarrek. Eta asteburuan horixe egin dute, ondo baino hobeto pasatzeko gogo eta umorerik falta ez delako. 

Atzoko mozorroen desfilean denetik ikusteko aukera izan zen: rokabiliak, mexikarrak, frutak, intsektuak, txotxongiloak, antinuklearrak, sovietarrak, bakeroak, indioak, Lantz herriko inauterietako pertsonaiak... ez zen ezer falta.

Iñigo Azkona argazkilaria kuadrillen artean ibili zen partaideei argazkiak egiten.