Musika taldeentzako lanak egiten ditu gehienbat. Papera, arkatza, boligrafoa, errotulkiak, tinta... eta eskaner bat erabili ohi ditu. “Lan guztiak papel edo koaderno batean hasten dira, baina ordenagailuan amaitzen dute”. Ordenagailuan, Illustrator, Photoshop eta Indesign dira berarentzat “ezinbesteko programak”. Interneten munduan mugitu dira bere lanak, sare sozialetan. Bateren bat azpimarratzekotan Las Tea Party dj bikotearentzat egindako lanak aipatu ditu. “Pintxatzen hasi zirenetik lan egin dut eurekin behar duten material grafiko guztia sortzen: logoak, kartelak, kamisetak, bideoak... proiektu txiki bat handi bilakatzen ikustea lanak sortzeko motibazio handia izan da. Beti askatasun osoz sortzeko aukera eman didate, esperimentaziorako eta ikasketa pertsonalerako eremu bat izan da”. Aurrera begira, bere konfort eremutik irteten diren proiektu berriak egiteko gogotsu dago, “hori baita ikasten jarraitzeko modu hoberena”.