Eskola Bideak martxan dira Santutxun

bertonaldizkaria 2017ko mai. 23a, 08:00
Iazko esperientzia pilotua

Karmelo ikastolako eta Briñas eskolako 6 eta 12 urte bitarteko ikasleek ikastetxera bakarrik, gurasoen laguntzarik gabe, taldean, bide ziurrak erabiliz joateko Eskola Bideak izeneko proiektua abian da atzotik. 

Sargarminaga, Santutxu eta Iturriaga kaleetan elkartzen dira ikasleak elkarrekin ikastetxerako bidea egiteko. Maiatzaren 19ko proba pilotuaren ostean, atzotik hasita, aurrerantzean astelehenetik ostiralera normaltasunez ekingo diote.

Talde eragilea pozik agertu da Eskola Bideak proiektua azkenik errealitate delako. 

Hurrengo ikasturtera begira hiru bideak luzatzeko asmoa daukate Bolueta, Solokoetxe, Zabalbide eta Zazpikaletara, baita Santutxuko merkatari eta ostalariekin harremana sendotzeko asmoa ere, proiektua auzotarren artean zabaltzeko.