Adineko gizon bat hil da metroak harrapatuta Santutxun

uriola.eus 2017ko uzt. 21a, 10:41

Santutxuko metro geltokian jazo da ezbeharra. Metroa Boluetara helduko da Basauritik eta Zazpikaletara beste norantzatik.

Gaur goizeko 10:00etan adineko gizon bat hil da metroak harrapatuta Santutxun. SOS Deiak jakitera eman duenez, larrialdietako zerbitzuek artatu dute kaltetua istripua izan den lekuan eta bertan hil da.
 
Ezbeharra dela eta, aldaketak iragarri dituzte metroaren zerbitzuan: metroak Boluetara helduko dira Basauritik, eta Zazpikaletara beste norantzatik.